Guri buruz

Patxikuenea jatetxea

Caserío Patxikuenea

Patxikuenea baserriak 200 urtetik gora ditu, eta Lezo inguruetan kokatuta dago, Jaizkibelen magalean, Euskal Herriaren muinean bertan. Ingurune ezin hobea da, natura eta lasaitasuna baitira nagusi. Paisaiaren bista bikainak ditugu; larre berdeak, zuhaitz bikainak eta lorategi ederra.

Gure instalazioetan hiru jangela atsegin dauzkazu: estilo klasikoko bi, harriz eta zurez apainduak, baserri ukitu xarmantekoak, eta atari beiradun bat, eguraldi ona egiten duenean ireki daitekeena. Guztiak daude girotuta.

Gainera, aire zabaleko terraza handi bat ere badugu, aproposa zeharo otordu-aurrekoa edo bazkalostean kopa edo kafea hartzeko. Aparkaleku handia ere badugu, eta desgaitasunen bat dutenentzako sarbide egokitua ere bai.

Zatoz gozatzera!

Gure historia

Patxikuenea 1973ko azaroaren 5ean sortu zen, Emilio Manterola eta María Ángeles Legorburu bikote gaztearen ilusioari esker. Laster batu zitzaizkien Emilioren anaiak eta koinatak: José María Manterola eta Miren Arrillaga, Manuel Manterola eta Carmen Arbelaiz eta Patxi Manterola.

María Olaizola amonaren laguntzaz Patxikuenea sortu zuten; izen hori eman zioten Patxi berraitonaren omenez, haren baserriari Patxikuene esaten baitzioten gizon puska zenez.

45 urte egin ditugu askotariko bisitari eta lagunei jaten ematen, eta sorrerako filosofiari berari eusten diogu: gurera datorrena doala pozik, bere etxean bezala egon delako.

Indarra horrek ematen badigu ere, beti dira ongietorriak aitortzak, adibidez, Espainiako Parrila Onena, 2014 urtean Donostiako Gastronomikan jaso genuena.

Gaur egun, Aitor Manterola eta Iñaki Legorburu arduratzen dira parrilaz, familiaren laugarren belaunaldia. Haiekin, talde profesionala, gurean egiten duzun tartea gogoangarria izan dadin.

Etxean zain gauzkazu!

Sala de restauranteTerraza Patxikuenea

Ikusi gure karta, eta gozatu parrilan egindako arrain eta haragi onenez.

Ikusi karta